Ruper Ordorikak berrirekiko du Principal Antzokia uztailaren 17an, bere luxuzko Mugalaris taldearekin: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina), Fernando Neira Lutxo (baxua, kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria).
Kontzertua sasoi ezberdinetako kantuetan oinarrituko da, bere zuzenekoetan eskeintzen duen indar eta fintasunez.
Ruper Ordorika, hogei disko baino gehiagorekin, euskal kantugile gorenetako bat dugu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.