2020/06/30 19:00

[AURKEZPENA] 'Batera: kultur proiektuak' deialdiaren irabazleak

[AURKEZPENA] 'Batera: kultur proiektuak' deialdiaren irabazleak
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Iazko azaroaren 7an Gasteizko gazteen artean euskarazko kultur sormena sustatzeko Batera: kultur proiektuak deialdia jarri zuen martxan Oihaneder Euskararen Etxeak. Hainbat proiektu proposamen jaso ziren, eta horietako hiru diruz laguntzeko erabakia hartu zuen epaimahaiak.

Ekainaren 30ean, asteartean, aurkeztuko dira Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan, 19:00etatik aurrera:

  • Bizimundua liburua.
  • Tinta eta grafito artean: musak liburua.
  • Erroak dokumentala.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago