Asko izan dira egunotan zinema aretoak noiz itzuliko ziren galdetu duten pertsonak. Izan ere, bigarren fasean irekitzeko baimena izan arren, areto gehienek beranduago berrirekitzea erabaki zuten. Florida zinemen kasuan, ekainaren 12tik aurrera izango da; hau da, hurrengo ostiralean.
Publikoaren itzulerak zortzi filmekin egingo du topo, horietako hiru estreinaldiak. Datorren astelehenean hasiko den hirugarren faseko araudiari jarraituz lan egingo dute; hau da, aretoek %50era mugatu beharko dute edukiera, eta besaulkiak aldez aurretik esleituta egongo dira.
Halaber, badirudi egun berean enpresa-talde bereko Gorbeia zinemak irekiko dituztela, Etxabarri Ibiñako merkataritza zentroan.