Udalak azaldu duenez, matrikulatutako haurren segurtasuna bermatzeko "ezintasunak" behartu du erabakia hartzera.
Orotara, 25 eskolak osatzen dute 0-3 urte bitarteko umeentzako haur eskolen sarea Gasteizen, eta 1.433 plaza eskaintzen dituzte Udalaren eta Haurreskolak Partzuergoaren artean.
Horien artean, Udalaren haur eskolen sareak bost zentro ditu: Haurtzaro (Alde Zaharrean), Sansomendi, Zaramaga, Lourdes Lejarreta (Lakuan) eta Zabalgana.
Matrikulazio-epea
Bihar, maiatzak 28, 2020-2021 ikasturterako matrikulazio-epea irekiko da udalaren haur eskoletan zein Haurreskolak Partzuergokoetan. Izapidea internet bidez egin ahal izango da, eta baita herritarrei laguntzeko bulegoetan ere, hitzordua hartuta.