Desalojo saiakeratik astebetera, Ertzaintza Talka espazio feministara itzuli da ostiral goizean, berriro desalojatzeko eta hormatzen amaitzeko. "Usurpazio eta desobedientzia" delituak egotzita, Talka barruan zeuden kideak atxilotu dituzte, eta lokala hormatu dute.
Talkako kideek "auzoa saltzeari uzteko eta bizilagunak defendatzeko" eskatu diote Gasteizko alkate Gorka Urtarani, "espekulatzaileak defendatzeko baliabide publikorik ez jartzeko". Eta, halaber, Adolfo Dominguezen esku zegoen Hedegile kaleko 33. zenbakiko lokala nola amaitu zen argitzeko galdegin diote.