Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako agindua betez, Gasteizko Udalak Santa Barbara plazako salmenta merkatua bertan behera utziko du hemendik aurrera, ostegunero eta larunbatero egiten den azoka. Covid-19aren transmisioa saihesteko neurrien artean, eta alarma-egoera aitortu ondoren, Simon Bolivar eta Lakuako merkatu ibiltariak bertan behera uztea ezarri zuten, batez ere ez dituztelako elikagaiak saltzen. Orain, Eusko Jaurlaritzak elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalak aldi baterako eteteari buruz emandako aginduaren ondoren, Santa Barbarako merkatua ere jarduerarik gabe geratuko da.
Etenaldi hori martxoaren 14an koronabirusak eragindako osasun krisia kudeatzeko ezarritako alarma egoera amaitu arte egongo da indarrean. Osasun Sailaren Aginduak, halaber, merkatuak behar bezala garatzeko jarraibideak jasotzen ditu, baldin eta alarma-egoera amaitzen bada baina osasun-larrialdiak bere horretan jarraitzen badu. Kasu horretan, segurtasun-distantziei eta higiene-neurriei buruzko zenbait gomendio bete beharko dira.