Koronabirusa

Sanitas San Martingo zahar-egoitzan kutsatu zen emakume bat zendu da

Erredakzioa 2020ko mar. 11a, 16:40

Sanitas San Martin egoitzan kutsatu zen emakumea.

Familiek diote egoitza horretako beste bi adineko larri daudela.

Gasteizko Txagorritxuko ospitalean, gaur goizean, adineko emakume bat hil da. San Martin auzoan, Sanitasek kudeatzen duen zentro batean zegoen emakumea eta koronabirusarekin kutsatu zen bertan. Egoitza horretan dauden zaharren artean jazo den hirugarren heriotza da, eta, familietako iturrien arabera, beste bi adineko daude larri.

Sanitasek  igande gauean azaldu zuenez, 22 laguni hauteman diete koronabirusa, tartean 4 langileri.

Gasteizen zendutako emakumearekin batera, dagoeneko, zortzi dira birusak Euskal Herrian eragin dituen biktimak. Izan ere, Osasun sailak goizean igorri duen prentsa oharraren arabera, Gipuzkoan, 86 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago