Goizeko lehenengo orduan jaso dute Odon de Apraiz ikastetxeko gurasoek seme-alaben bila joateko deia, honako mezua igorrita: "Ikastolan eman diren koronabirus kasuen aurrean eta beste abisurik egon arte, ikastetxea itxita egongo da. Eskolak berriz noiz hasiko diren jakinaraziko zaizue". Antza, bertako bi irakaslek positiboa eman dute koronabirusaren azterketan, eta horregatik erabaki dute ikastetxea ixtea.
Guraso batzuk ikastetxeko atean bertan zeudela jaso dute abisua.