Koronabirusa

Bastidako bi ikastetxeak itxi dituzte, koronabirusa geldiarazteko

Erredakzioa 2020ko mar. 9a, 08:22

Bastidako bi ikastetxeak itxita egongo dira. / Alea

Ikastetxeko ikasleetako baten gertukoak koronabirusa duelako hartu dute neurria.

Eusko Jaurlaritzak Bastidako ikastola eta eskola publikoa ixteko agindua eman du, koronabirusa hedatu ez dadin prebentzio neurri moduan. Ikasleetako baten gertukoak koronabirusa duelako hartu dute neurria, Haroko (Errioxa) kasuari lotuta; 39 lagun kutsatu dira han. 

Hurrengo hamalau egunetan, behintzat, etxean geratuko dira 200 ikasle inguru. Koronabirusak behartuta estatuan itxiko dituzten lehendabiziko eskolak dira.

Beste alde batetik, Gasteizko Sanitas San Martin zaharren egoitzan erabat debekatu dituzte bisitak; 22 laguni hauteman diete koronabirusa honetan, tartean hainbat langileri.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago