Erakusketa

Zeru bat, hamaika bide

Erlantz Anda 2020ko martxoaren 2a

Ehun artelan eta dokumentu Zeru bat, hamaika bide erakusketan, Artiumek hasi duen etapa berriari hasiera emateko.

Hamalau hilabeteko prestakuntza lanen ostean, Beatriz Herraez zuzendariak gidatuta, aro berri bati ekin dio Gasteizko arte garaikideko zentro museoak.

Bilduman gordeta zituen hainbat lan erakusgai jarri eta obren azterketa berriak proposatu ditu museoko lantaldeak, Xabier Arakistain, Miren Jaio eta Elena Roseras komisarioak bidelagun.

1977tik 2002 arteko Euskal Herriko praktika artistikoak, adierazpen kulturalak eta prozesu historikoak lotzen ditu elkarrekin, gertaera politiko, sozial eta kultural handiak izandako 25 urteko aldian. 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago