2020/03/25 19:00

AURKEZPENA

[BERTAN BEHERA] 'Miñan' liburuaren aurkezpena

[BERTAN BEHERA] 'Miñan' liburuaren aurkezpena
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuñon, Gasteiz

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Amets Arzalllus Antia izango da bere nobela aurkezten. Horrez gain, liburuaren aurkezpeneko harrera eta dinamizazio lanak Gasteizko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideek egingo dituzte.

Sinopsia:

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.

Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide