Gasteizko Jaiak 2020

La Oreja de Van Gogh, Talco, Los Rebeldes, Su Ta Gar eta Belako arituko dira Foru Plazan

Erredakzioa 2020ko ots. 17a, 10:45
La Oreja de Van Gogh, Talco, Los Rebeldes, Su Ta Gar eta Belako. / ALEA

Dagoeneko El Correoren bitartez iragarri ditu Udalak abuztuaren 4tik 8ra, Gasteizko Jaietan, Foru Plazan arituko diren taldeak: La Oreja de Van Gogh, Talco, Los Rebeldes, Su Ta Gar eta Belako.

Talco, La Oreja de Van Gogh, Los Rebeldes, Su Ta Gar eta Belako taldeak izango dira Andre Maria Zuriaren jaietarako Foru Plazan antolatutako kontzertu nagusiak.

  • Abuztuaren 4an, Talco.
  • Abuztuaren 5ean, La Oreja de Van Gogh.
  • Abuztuaren 6an, Los Rebeldes.
  • Abuztuaren 7an, Su Ta Gar.
  • Abuztuaren 8an, Belako.

Hainbat hedabidek kritikatu dutenez, Udalak El Correo egunkariari filtratu dizkio 2020ko jaietako kontzertuak, nahiz eta informazio hori beste hedabide batzuk ere eskatu duten.

Gasteizko Txosnen 40. urteurrena

Bestalde, 40 urte beteko dituzte aurten Gasteizko Txosnek, eta datozen hilabeteetan antolatuko dituzten ekimenen artean lehena aurkeztu zuten urtarrilean: Banda Lehiaketaren edizio berria. Epea otsailaren 27ra arte egongo da zabalik, eta aurkeztu nahi duten taldeek Gasteizko Txosnen webgunearen bitartez egin beharko dute.

Gasteizko Txosnen kasuan, kontzertuak maiatzean iragarriko dituztela aurreikusten da, urtero legez. Eta jaiak hurbildu ahala, hiriburuko beste hainbat gunetan antolatutako ekintzak, ikuskizunak eta kontzertuak ezagutuko ditugu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide