2020/02/15 10:30

TAILERRA

[TAILERRA] 'Feminismoa eta Euskal Dantzak uztartzen'

[TAILERRA] 'Feminismoa eta Euskal Dantzak uztartzen'
Sorginenea - Emakumeen Etxea, Gasteiz

Mutilak, neskekin beti. Gonak, belaunen azpitik beti. "Ezin duzu hau dantzatu, mutilentzako bakarrik da-eta". Tradizioaren eta feminismoaren arteko adiskidetza-prozesuan lagundu nahi dute tailer honen bidez, eta bidean azalduko diren oztopoak saihestu. Azalpen teorikoak emateaz gain, hitz egin, jolastu eta dantzatuko dute. Bestetik, arropak, mugimenduak eta emanaldien eraldaketa birpasatuko dute, jatorritik gaur artekoa.

Trebatzaileak: Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala, feministak, dantza-irakasleak eta Indarra Euskal Kultur Elkarteko kideak.

Informazio gehiago: Feminismoa eta Euskal Dantzak uztartzen

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide