Igandeak Jai, familia giroan euskaraz programaren barruan. Tailerra ere izango da, 3-12 urte bitarteko haurrentzat.
Sinopsia: Ikuskizun jostagarri honetan, maskotatzat hartzea nahi duen arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Arratoi aparta hau izen gabeko kalezulo batetik aterako da, etxekoen epelean bizitzeko asmoz. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.