Gabonetan jai! familia giroan gozatzeko ekimenaren egitarauaren barruan.
Sinopsia: Orri zuri handi baten moduko espazioan, gizon aktore batek eta emakume antzezlari batek leiho bat aurkitzen dute animali txikiak bertan mugitzen direla. Harago joanda, gauzak agertzen eta desagertzen dira, hala nola txotxongiloak, txoriak eta koloretako ilargiak. Ohartu gabe bezala, objektuek, panpinek eta musikak amets egitera gonbidatzen duen mundua eraikitzen dute. Ondoren, euria iristen da eta paisaia itsaso handi bihurtzen da burbuilaz beterik, airezko lore hauskorrak balira bezala.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.