Bideoak

Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan du aurtengo Kantari ikuskizunak

Erredakzioa 2019ko abe. 22a, 15:51

Pasa den asteburuan izan ziren entseguak, Dendaraban.

Aurreikuspen guztiak gaindituta, 650 gazte inguruk eman zuten izena Kantari ikuskizunean parte hartzeko.

Urtez urte handitzen jarraitzen duen ikuskizuna da Kantari. Gasteizen antolatutako aurreko edizioen arrakastaren ondoren, 2019an laugarren edizioa izan du KANTARI egitasmoak. Orotara, 7 eta 11 urte bitarteko 650 gazte inguruk parte hartu dute. 137 izan dira izena emandako taldeak eta horietako 84 taldek parte-hartu dute emanaldietan. Hala, aurten 53 talde (250 haur inguru) gelditu behar izan dira, tamalez, kanpoan.

14 saio guztira

Asteburu oso batean zehar antolatu zen ikuskizuna. Partaideak hiru eta bost lagun bitarteko taldeetan banatu ziren; denera, ikuskizunaren asteburuan, 14 emanaldi osatuz, eta saio bakoitzean, ahalik eta talde gehienek parte hartu ahal izan zezaten bilatuz.

Saio horietariko bakoitzen elkartutako ikusle guztiak batuta, 2.400 ikusle baino gehiago izan ziren Vital Aretoan Kantari zuzenean jarraitzen. Gainera, alea.eus webguneak eskainitako zuzeneko emanaldiari esker 800 lagun baino gehiagok jarraitu zuten Kantari zuzenean telefono edota ordenagailu bidez.

Bideo guztiak ikusgai

Ikuskizunaren ondorengo asteetan, asteburu osoan jasotako argazki eta bideoek arrakasta handia izan dute sarean. Guztira 20.000 bisita baino gehiago izan ditu Kantariren atal bereziak, eta hortaz, material guzti horiekin bilduma osatu da.

Parte-hartzaile askok aitortu bezala, Kantarin egindako lana etxean, familian, lagunekin eta ingurukoekin gozatzeko aukera ematen du ikuskizuna bideoan ikusi ahal izateak. Horrenbestez, eta jasotako eskaerari erantzunez, jarraian jasota geratzen dira aurtengo parte-hartzaile guztiak.

1. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 1. saioko parte-hartzaileak:

  • Euskal suziriak – Aldapan gora

  • Lolipopak – Atsegin dut

  • Go!azeneko neskak – Euskaraz bizi nahi dut

  • Panterak – Furra furra

  • Betiko lagunak – Behar zaitut

  • Tximistak – Begitara begira

2. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 2. saioko parte-hartzaileak:

  • Bost tximistak – Eskuetan

  • Adurtzatarrak – Gabero zu barik

  • Adurtzako katuak – Euritan dantzan

  • Mundukolore – Gogoak

  • Tokiedertarock – Iritsi da eguna

  • Izarrak – Itxaropen hautsien kaxa

3. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 3. saioko parte-hartzaileak:

  • Izar beltzak – Guregatik

  • Eskorpioiak – Sarri sarri

  • Euskal lagunak – Kantuz eskertu

  • Larrosa gorriak – Zarena zarelako

  • Itzelak – Musikaren doinua

  • Aerobik Adurtza – Beldurrik ez

4. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 4. saioko parte-hartzaileak:

  • Gasteiztarrak – Bizitzari txistuka

  • Izarrak – Nere erri

  • Ausartak – Suhiltzaile izan nahi dut

  • Hackers – Iñaki

  • Bihotzak – Eskutitza

  • Izar bihotzak - Amets

5. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 5. saioko parte-hartzaileak:

  • Txoriak – Eskuetan

  • Sorginak – Itsasoa gara

  • Ilargiko neskak – Prest

  • Baloreak – Iritsi da eguna

  • Akelarre – Zuk esan

  • Izarrak – Furra furra

6. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 6. saioko parte-hartzaileak:

  • Ganibeteko izarrak – Arratsalde honetan

  • Bihotzak – Ilargia

  • Txirimiri – Barikun

  • Munduko lagunak – Deabrutxo maitea

  • Nesken izarra – Bidea gara

  • Izarrak – Udarako gau luzeak

7. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 7. saioko parte-hartzaileak:

  • Pailazoak – Amets bat

  • Lagun onenak – Sweet Mary

  • Milikituliak – Euritan dantzan

  • Abeslariak – Gabak zerure begire

  • Team Aranbizkarra – Kukutza

  • Izarrak – Aldapan gora

8. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 8. saioko parte-hartzaileak:

  • Armentiako laurak – Bang bang

  • Boskotea – Udarako gau luzeak

  • Lau lagun – Euskaraz bizi nahi dut

  • Tropikal lagunak – Gabero zu barik

  • Gu ta gutarrak – Zelan

  • Gogoak – Euritan dantzan

9. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 9. saioko parte-hartzaileak:

  • Loreak – Kantuz eskertu

  • Pinpilipauxak – Musikaren doinua

  • 5 izarrak – Lehia ez da nahia

  • Ilargi ametsa – Ikusi arte

  • Tximistak – Gogoak

  • Urgatziko lagunak – Sweet Mary

10. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 10. saioko parte-hartzaileak:

  • Iluminati – Bizitzari txistuka

  • Super bostak – Gabero zu barik

  • Izarrak – Itxaropen hautsien kaxa

  • Superbost dantzariak – Aldapan gora

  • Zuria – Gautxori

  • Langostak – Behar zaitut

11. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 11. saioko parte-hartzaileak:

  • 5B tximistak – Prest

  • 4 sorginak – Itsasoa gara

  • Pistako erreginak – Guregatik

  • Aliketak – Bang bang txiki txiki

  • Lagunak – Atsegin ditut

  • Barrutiako hontzak – Sarri sarri

12. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 12. saioko parte-hartzaileak:

  • Barrutiako neskak – Kukutza

  • Kate – Iritsi da eguna

  • Eguzkiloreak – Nere erri

  • Ausartak – Ikusi arte

  • Dantzariak – Lehia ez da nahia

  • Lagunak – Ilargia

13. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 13. saioko parte-hartzaileak:

  • Izen gabekoak – Iritsi da eguna

  • Galtzagorriak – Eskuetan

  • Margolari kantariak – Bidea gara

  • Tartalo – Eskutitza

  • Koloretsuak – Beldurrik ez

  • Neska dantzariak - Barikun

14. saioa

Honakoak izan genituen Kantari 2019 edizioko 14. saioko parte-hartzaileak:

  • Izar euria – Udarako gau luzeak

  • Izar – Zarena zarelako

  • Kantari – Amets

  • Hoberenak – Arratsalde honetan

  • Lau euskaldunak – Begitara begira

  • Abeslari txikiak – Euskaraz bizi nahi dut

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago