Kantari

Zabalik dago Kantari ikuskizunean izena emateko epea

Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko karaoke ikuskizuna da Kantari. Bertan neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen dituzte.

Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik; eta ez da irabazle ezta galtzailerik izango. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena.

Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate Kantarin parte hartzeko aukera. Horretarako, 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte.

Parte-hartzaileentzako ARGIBIDE guztiak hemen.

Noiz egingo da?

Azaroaren 16 eta 17an grabatuko da Kantari karaoke ikuskizuna Gasteizen, Dendaraba merkatal gunean kokatzen den Vital Kutxa Fundazioaren aretoan. Baina pare hartu nahi izatekotan, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Izena ematen duten guztien artean zozketa egingo da, urriaren 16an, parte hartzaileen behin betiko zerrenda zehazteko.

Parte hartu

Izena emateko epea irailaren 30ean hasiko da eta urriaren 14an bukatuko da. Parte hartu nahi baduzu, honako galdetegia betetzea besterik ez duzu:

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke:

 

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide