Urtero bezala, milaka pertsona bilduko du Vital Fundazioak antolatutako azokak eta 114 merkatarik etxeko produktuak eskainiko dituzte: frutak, barazkiak eta ortuariak; haragiak eta hestebeteak; gaztak, eztia, pateak, kontserbak, ardoak eta likoreak; ogia eta gozokiak, baita taloak edo sagardoa.
Bigarren urtez "plastikorik gabeko" azoka izango da eta oihalezko erosketa-poltsak banatuko dizkiete gerturatzen direnei. Bestalde, poltsa konpostagarriak ere banatuko dituzte saltzaileen artean.
Gastronomia eskaintza zabalaz gain, etxeko hegaztien eta artisau produktuen erakusketa eta salmenta egongo dira ere.