Greba orokorra

Aurrekontu "antisozialen" aurrean, greba orokorrerako deia Gasteizen

Erredakzioa 2019ko abe. 16a, 16:08

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek ekitaldi bat egin dute Gasteizko Iradier Arenan, EAEko 2020ko aurrekontuen proiektua "antisoziala eta neoliberala" dela salatzeko.

Urtarrilaren 30ean greba orokorra deituta dago Hego Euskal Herrian, "lan, pentsio eta bizitza duinen alde". Eta gaurko mobilizazioa dinamika horren barruan kokatu dute.

Ekitaldiaren ostean, ehunka lagun manifestazioan abiatu dira Iradier Arenatik hiriko erdialdera, urtarrileko greba orokorrera begira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago