EUSKARALDIA

Atzerako kontaketa hasi du Gasteizek

Erredakzioa 2019ko aza. 27a, 13:16

Hiriko eragile ugarik parte hartu dute aurkezpenean. / ALEA

Hemendik urtebetera hasiko den Euskaraldia 2020 ariketa sozialerako prest dago hiria dagoeneko. Erakundeetako eta euskalgintzako ordezkariek parte hartu dute ekimenaren aurkezpenean.

Gasteizek ofizialki izena eman du dagoeneko Euskaraldia 2020 ekimenean, eta ariketa soziala martxan jartzeko lanean daude dagoeneko horren sustatzaileak. Euskaraldiari babesa agertzeko, talde-argazkia egin dute hiriko hainbat eragilek. Besteak beste, erakundeetako ordezkariak, euskalgintzako kideak eta auzoetako herritarrak izan dira bertan.

"Euskaraldiaren bigarren edizioan gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo da euskaraz", aurreratu dute antolatzaileek, aurten aukeratutako leloa berretsita. Talde izaera indartzeko filosofiaren barruan, berritasun nagusiena ariguneak izango badira ere, ohiko ahobizi eta belarriprest rolek iazko protagonismoa mantenduko dutela ohartarazi dute Gasteizko aurkezpenean. Ariketa sozialean egun gehiago emateko aukera egongo da gainera, 15 egunetara luzatuko dutelako: 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago