Bertan da Kantari Gasteiz. Ohikoa den moduan, streaming bidez egongo dira ikusgai, honako ordutegian:
- Larunbatean, 15:30etik 20:10era.
- Igandean, 11:30tik 14:30era eta 16:30etik 19:30era.
Aurten, hamalau saio grabatuko dira: larunbatean, sei; eta igandean, gainerako beste zortziak. Guztira, Gasteizko 15 ikastetxetako ikasleak igoko dira oholtzara: hain zuzen, Toki Eder, Ramon Bajo, Arantzabela, San Martin, Olabide, Lakuabizkarra, Armentia, Aranbizkarra, Barrutia, Ikasbidea, Adurtza, Carmelitas Sagrado Corazon , Salburua, Angel Ganivet eta Abendañoko 400 neska-mutiko inguru.