Alkate Gorka Urtaran, lehen alkateorde Maider Etxebarria, beste udal ordezkari batzuk zein hiriko kulturarekin, jendartearekin eta erakundeekin lotutako ordezkariak izan ziren ekitaldian.
Euskarazko aisialdia eta kultura sustatu nahi dituen proiektuak egindako lana goraipatu zen bertan.
Oihaneder Euskararen Etxea 2014ko urriaren 15ean inauguratu zen. Geroztik, 300 jardueratik gora antolatu ditu eta 30.000 pertsona inguru hurbildu dira Montehermoso jauregira programazioaz gozatzera.
Pasa den astean, Lazarraga Kultur Elkarteko kideekin egon zen ALEA, urteurrenaren zein etorkizunaren inguruko erreportajea osatzeko: Oihaneder, bigarren hankaren zain.