Palacio de Elorriagatik kaleratutako emakumearen kontrako "zigor kanpaina" salatu dute

Erredakzioa 2019ko urriaren 18a

Ekainean, emakumearen alde ebatzi zuen EAEko Auzitegi Gorenak. / Argazkia: LAB sindikatua

Duela hainbat hilabete Gasteizko Hotel Palacio de Elorriagan emakume bat haurdun egoteagatik kaleratuta izan zela salatu zuen LAB sindikatuak. Ostegunean, elkarretaratzea egin zuten Gasteizko Samaniego kaleko Lan Delegaritzaren aurrean.

Ekainean, emakumearen alde ebatzi zuen EAEko Auzitegi Gorenak eta, horren arabera, lanpostura itzultzeko eskubidea eskuratu zuen. Hala ere, LABek azaldu duen bezala, "emakume honen kontrako zigor kanpaina" ez da amaitu.

Amatasun baimena amaituta, bere lanpostura itzuli behar zen emakume langilea, baina Palacio de Elorriaga hoteleko zuzendaritzak bere kaleratzea negoziatzen saiatu dela salatu dute. Sindikatuaren arabera, langilearen ezezkoari lanpostuaren eta soldataren 10 eguneko suspentsioarekin erantzun dio enpresak.

"Emakume honen kontrako kanpainak enpresatik kanpo ikusi arte" jarraituko duela ondorioztatu du sindikatuak. "Eskubideak aldarrikatzen diren bakoitzean kaleratze-mehatxuak egotea" ez dutela onartuko eta diskriminazio sexisten aurrean "salaketa kolektiboa" egitearen beharra defendatu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago