2019/10/22 16:45

AURKEZPENA

[AURKEZPENA] 'Bideak gurutzatzen'

[AURKEZPENA] 'Bideak gurutzatzen'
Mariturri Eskola, Gasteiz

IMME, Emakume Musulmanen Gizarteratzea Euskadin, elkarteak egindako Bideak Gurutzatzen dokumentalaren aurkezpena egingo dute.

Euskal Herrian askotariko kulturak eta erlijioak bizi dira elkarrekin. Hala ere, oraindik ez dugu lortu gizalegezko elkarbizitza eta elkarrekiko ezagutza. Elkar ez ezagutze horrek, askotan, estereotipoak eta aurreiritziak betikotzen ditu; eta lur honetan bizi garen guztion gizarteratzea oztopatzen du. Bideak Gurutzatzen proiektua sortu da emakume musulmanen kolektiboaren errealitatea euskal gizarteari helarazteko, eta horrela, genero estereotipoak apurtzeko; izan ere, kolektibo hori aurreiritzien jomugan izan ohi da.

Proiekzio eta solasaldi honetan, Djamila Zereiby izango da.

Informazio gehiago: Mariturri Guraso Elkartea - Bideak Gurutzatzen

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago