Hezur hondarrak aurkitu dituzte Espainiako Bankuaren inguruko lanetan

Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 18:54
Espainiako Bankuaren inguruko kaleetan agertu dira hondarrak. / Alea

San Frantzisko komentuaren portikoaren hondakin batzuk ere agertu dira obretan.

Irailean hasi ziren Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren ingurua hobetzeko lanak, eta azken egunetan hainbat ezusteko utzi ditu; San Frantzisko komentuaren zati bat agerian geratu da, eta hezur batzuk ere agertu dira.

Hain zuzen, XVI. mende amaierako portikoaren hondakinak izan daitezke aurkitutakoak, eta gizaki hezurrak, berriz, komentua eraiki baino lehenagokoak, XIII. mendekoak ikertzaileek zehaztu dutenaren arabera. Ezustekoa izan da bertan lanean izan diren arkeologoentzat, ez baitzuten espero "halako egoera onean" aurkitzea hondarrik. "Ezustekoa izan da, dudarik gabe, arrastoak goragoko maila batean izango zirela aurreikusten genuelako; Aiztogile kale hasieran izango zirela pentsatzen genuen", aipatu du Ismael Garcia-Gomez arkeologoak Radio Vitorian egindako elkarrizketan.

Agertutako hondar horiek berreskuratu eta ezagutzera eman behar direla uste du San Frantzisko komentuan aditu den Ismael Garcia-Gomezek, "herritarrek bertako historia ezagutu eta disfrutatu dezaten".

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide