Judimendik joko aretoari ez! dinamikak iragarri du dagoeneko bi hilabete direla Judimendiko joko aretoak ateak itxi zituela. Esku artean duen informazioaren arabera, jabea negozioa "ireki ezinik dabil", tabernaren kudeaketa egingo duen enpresarik aurkitzen ez duelako. Eta iragarri du pertsona horrek dinamikako ordezkariekin bilera bat egin nahi duela, akordio batera iristeko. Baina, horren aurrean, honakoa ohartarazi dute: "Ez dugu inolako akordiorik egingo jokoa iturri ekonomiko gisa baliatzen duten enpresarekin".
Gogorarazi dute bi urte daramatzatela problematikari aurre egiten, askotariko ekintzak antolatzen, eta hortaz, dinamikan parte hartzen duten kideak "oso pozik eta harro" daude loturakoarekin: "Ez daukagu inolako dudarik auzo botereaz, antolakuntzaz eta borrokaz lortutako garaipena izan dela hau, eta bilatzen dugun auzo eredura hurbiltzen gaitu. Auzo gisa antolatu eta gure beharrak borrokatzera berresten gaitu joko aretoa itxi izanak", azpimarratu dute.
Dena dela, "borrokan segitzeko" deia egin dute, izan ere, badakite auzo boterea eta herri mugimenduko aliantzak ez direla nahikoa izango jokoaren arazoarekin behin betiko amaitzeko. Horregatik, instituzioei eta gizarte eragileei problematika honen aurrean esku har dezaten eskatu die. "Ez ezazue zuen bere burua zuritu eta lerratu zaitezte behingoz, soilik norabide bidean lan eginez irabaziko baitugu gerra hau", aipatu dute.