2019/09/26 19:30

AURKEZPENA

[AURKEZPENA] 'Babel'

[AURKEZPENA] 'Babel'
Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz

Babel, Julien Vinsonen hegaldia nobelaren aurkezpen musikatua.

Julien Vinsonen hegaldia nobelak badu poesiatik –globo bat hegan poema bisual baten antzekoa da–, badu historiatik eta folkloretik, badu linguistikatik –hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen du—. Beharbada XIX. mendean horrexegatik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak. Simetrietan eta paralelismoetan aurrera, gaiak eta garaiak txirkordatuz, hemen dauzkazu Saturno aerostatoaren gorabeherak eta menturak, oraingoan nobelaren paperetik zeure belarrira xuxurlatuak.

Parte-hartzaileak: Patxi Zubizarreta (hitzak), Pello Ramirez (musika) eta Maddi Oihenart (ahotsak).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide