Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko dira, eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dute tailer honetan.
Irailaren 11n izango da lantegia, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean, Falerina lorategian. 5 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako tailerra da. Gurasoek lagunduta egingo dute jarduera. Jardueran parte hartzeko euskaraz jakitea ezinbestekoa izango da.
Izen-ematea: oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita. Epea irailaren 9ra arte egongo da irekita. Plaza mugatuak
Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.