Akordioa lortu dute EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligak eta Gasteizko Udalak jaietan pilota partidak egon daitezen. Ohiko binakako txapelketaren itxura hartuko du jaialdiak. Finalerdietan, abuztuaren 5ean, Bengoetxea eta Imaz pilotariak Urrutikoetxea eta Albisuren aurka lehiatuko dira; abuztuaren 6an, berriz, Irribarria eta Rezusta egongo dira Ezkurdia eta Zabaletaren aurrean.