Azken orduko elkarrizketei esker, Gasteizko Udalak eta LEPM-k, Eskuzko Pilota Enpresen Ligak, Gasteizko jaietan ohiko pilota jaialdia eskaintzeko akordioa itxi dute.
Jaialdiaren xehetasunak datorren astean ezagutaraziko dituzte arduradunek, baina aurrerarutako informazioen arabera, ohiko binakako txapelketa formatua ospatuko da. Finalerdiak abuztuaren 5ean eta 6an jokatuko dira, eta finala abuztuaren 9an izango da.
Beste urte batzuetan jokatu izan den manomanista finalaren errebantxarik izango ez bada ere, zaletuek, azkenik, goi mailako pilota partidez gozatzeko aukera izango dute aurtengoan ere.