Pilota airean

Erredakzioa 2019ko uzt. 23a, 13:54

Gasteizko jaietan, Ogeta pilotalekua hutsik ikusteko arriskua dute pilotazaleek. / Assar - Wikipedia

Gasteizko jaiak hasteko egun gutxiren faltan, ez dago esku pilota jaialdirik izango den bermerik.

Otsailean jakinarazi zuen LEPM-k, Eskuzko Pilota Enpresen Ligak, jaialdia antolatzeko eskumena duen enpresaren eta Gasteizko Udalaren artean desadostasunak tarteko, Andre Maria Zurian urtero ospatu ohi den jaialdia kolokan zegoela.

Azken asteetan jakin ahal izan denez, jaialdia aurrera eramateko interesak bultzatuta eta konponbide bat bilatu nahirik, bilerak mantentzen ari dira bi aldeen artean. Itxuraz, Livia Lopez Kirol arloko zinegotzi berriak izan du bileretan adostasuna lortzeko ardura. Baina, oraingoz, Aspe eta Baiko enpresetako ordezkariekin ez da akordiorik itxi, eta, Gasteizko jaiei hasiera emateko egun gutxi falta diren arren, esku pilota jaialdiak airean jarraitzen du.

Une honetan, edozein aukera dago mahai gainean: urtero bezala, binakako final-erdi eta finala jokatzeaz gain, Manomanistako finalaren errebantxa jokatzea; beste jaialdi mota bat antolatzea, edota dena bertan behera uztea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago