Kontzentrazioa deitu dute arratsaldean homofobiaren kontra

Erredakzioa 2019ko uzt. 16a, 10:05
Homofobiaren kontra aurreko batean eginiko kontzentrazio bat. ALEA

Adingabeko batek gurasoengandik jasandako erasoa salatuko dute. Gasteizko Udalak parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Hitzordua Andre Maria Zuriaren Plazan da, gaur, 19:00etan. Gasteizko Ekainak 28 koordinakundeak deitu du elkarretaratzea, adingabeko batek gurasoengandik jasandako eraso homofoboa salatzeko. Homofobiak ez du tokirik gure kaleetan lemapean egingo dute mobilizazioa, eta horren bitartez "elkartasun guztia bidali nahi diogu etxetik bota eta jipoitua izan den gazteari".

Lumagorri Hat elkarteak bere aldetik gaineratu duenez, "familia heteronormatiboa, egitura zisheterosexuala den heinean, gorputz eta desio ez heteronormatiboen infernua izaten jarraitzen du".

 Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ere erasoa salatu du, eta Gasteizko Udalak "gaitzespenik sendoena" agertu du, eta biktimari sostengua eta hurbiltasuna adierazi dio. Dei egin du, gainera, arratsaldeko mobilizazioan parte hartzera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide