Kustodia kendu diete gay izateagatik semea jipoitu zuten gurasoei

Erredakzioa 2019ko uztailaren 16a

Joan den ekainaren 28ko manifestazioa, Gasteizen. / Alea

Makil batekin jipoitu eta laban batekin mehatxu egin zioten semeari homosexuala zela esan eta gero.

Gasteizko 2. instrukzio-epaitegiak 16 urteko semearen zaintza kendu die guraso batzuei, semeak homosexuala zela esan ostean makil batekin jo eta mehatxu egin eta gero. Ertzaintzak erreskatatu behar izan zuen gaztea joan den larunbatean, eta Arabako Aldundiaren esku dago orain, 18 urte bete arte.

Tratu txar delituagatik akusatu dute aita, eta laban batekin mehatxu egiteagatik ama. Urruntze agindua jarri diete biei. Correo egunkariak jaso duenez, ertzainak etxera heldu zirenean dardarka zegoen kolpatutako gaztea, eta egindakoaren damurik ez zuten gurasoek. "Nahiago dugu hilik ikusi", adierazi zuten gurasoek ostean egindako deklarazioan. Bakarrik egun horretako gertakaria izan zen edota aurretik halako jokabiderik izan zuten ikertzen ari da Ertzaintza.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago