'Auzo igerilekua' zabaldu dute Kutxin

Erredakzioa 2019ko eka. 28a, 16:09

Beroari aurre egiteko asmoz, eta 'Zaharraz harro' auzoko jaiak aitzaki hartuta, igerilekua jarri dute Kutxi kalean.

Datorren igandea bitartean, egitarau zabala antolatu dute Alde Zaharreko bizilagunek. Parte-hartzea, auzolana eta auzo harrotasuna oinarri, orain dela 11 urte hasitako Alde Zaharreko jaiek, 80 jarduera inguru prestatu dituzte. 

Gaurkoan gainera, beroaldiari aurre egiteko asmoz, "auzo igerilekua" ireki nahi izan dute eguerdian, Kutxin bertan. Albistearen berri jakin ahala, zenbait udaltzain bertaratu dira. Baina egoeraren berri jaso ostean, berdinetan egoten utzi diete auzokideei.

Horrenbestez, asteburu osoan zehar igerilekuaz gozatzeko aukera egongo da, 10:00etatik 22:00ak arte. Izan ere, jabearekin akordio batera iristea lortu dute gunera sartutako gazteek. 

Nahi duen edonori gerturatzeko gonbidapena luzatu diote gainera. Hori bai, igerilekua posible egiteko, zenbait konpromiso eskatu dizkiete bertaratzen direnei: espazioa zaintzea, bizilagunak errespetatzea eta gunea garbi mantentzeko ardura izatea, besteak beste.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide