"Auzoa eraldatzen" jarraitu nahi dute Zaharraz Harro!-ko jaiekin

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2019ko eka. 25a, 05:00

2018an auzokideek antolatutako herri bazkaria. / Argazkia: HalaBedi

Parte-hartzea, auzolana eta auzo harrotasuna oinarri, orain dela 11 urte hasitako Alde Zaharreko jaiek 80 ekimen inguru prestatu dituzte 200 komertzio baino gehiagoren ekarpenekin.

11 urte betetzen dira Gasteizko Alde Zaharreko zenbait auzokide eta auzoko zenbait kolektibo elkartu zirela "auzotik eta auzoarentzako" izango ziren jaiak antolatzeko. Orduan sortu zen Zaharraz Harro!, eta konpromiso ezberdinei esker, jaiak bizirik mantendu eta hazi egin dira. Horren erakusle da aurtengo egitaraua, non 70 ekimen inguru dauden Barrio muerto barrio en paz, 11 urtez auzoa eraldatzeko kapaz! lelo duten jaietan.

Aurten ere, mezu argi batekin datoz jaiak: “Alde Zaharra bizirik dago”. Eta hiru ardatz nagusi dituzte hauek:  parte-hartzaileak izatea, autogestioa (aurten 200etik gorako komertzio eta taberna txikien ekarpenak jaso dituzte) eta Alde Zaharraz "harro" daudela erakustea.

 

Albiste hau Halabedi.eus webguneak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago