Blanca Guerreroren dimisioa eskatu dute

Erredakzioa 2019ko ekainaren 14a

Herri epaiketa egin zuten Arka plazan. /Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma

Herri epaiketa egin diote Arabako delegatuari Gasteizko hezkuntza-segregazioaren aurrean izandako jarregatik.

Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak deituta, kalejira egin zen atzo arratsaldean Gasteizen, hiriburuko ikastetxe publikoen ia erdia "ghetto zentroak" direla salatzeko. Andre Maria Zuriaren plazan izan zuen abiapuntu mobilizazioak, eta Arka plazan helmuga. 

Ekitaldia amaitu aurretik, herri epaiketa sinbolikoa egin zuten Arabako Hezkuntza Ordezkariaren dimisioa eskatzeko. Hain zuzen ere, errudun jo zuten Blanca Guerrero, eskola-segregazioaren datu "latzen" aurrean duen "ekimen eta konpromiso faltagatik". Horren aurrean, zera aldarrikatu zuen plataformak: “Guk eskola publikoaren aldeko konpromisoa berresten dugu, eskola publiko bakarra, denona eta denontzat".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago