Lapurretan jasandako zaurien ondorioz hildako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Erredakzioa 2019ko maiatzaren 24a

33 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak gaur goizean.

Maiatzaren 12an, bi gaztek 75 urteko emakume baten kontrako lapurreta saiakera egin zuten, bere etxeko atarian. Emakumea larriki zauritu eta ospitalera bere kabuz iristea lortu bazuen ere, bertan hil egin zen bi egun beranduago.

Gaur goizean, 33 urteko gizon bat atxilotu duela jakinarazi du Ertzaintzak, erasoaren ardura leporatuta. Bigarren susmagarria, 25 urteko gaztea, honezkero kartzeleratuta dagoela ere jakinarazi dute, beste delitu bat egotzita.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago