Hil egin da etxeko atarian bi gaztek erasotutako emakumea

Erredakzioa 2019ko mai. 14a, 12:39
Hortaleza kalean jazo da erasoa. GM

Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen du; erasoa 16:30 inguruan jazo zen, igandean, Aranbizkarra auzoko Hortaleza kalean. 

75 urteko emakume bat larri zauritu zuten igandean Gasteizen, bere etxe atarian izandako lapurreta saiakera batean bi gaztek bortizki eraso egin eta gero. Erasoa 16:30 inguruan jazo zen, Aranbizkarra auzoko Hortaleza kalean. 

Emakumearen testigantzaren arabera, bi gazte atarian sartu ziren bere atzetik, poltsa lapurtzeko asmoz. Erasotzaileei aurre egin omen zien emakumeak, eta izandako borrokan hainbat kolpe jaso zituen. Emakumea bere kabuz joan zen Santiago ospitalera, eta bertan ospitaleratu zuten, egoera kritikoan. 

Ertzaintza erasotzaileen bila ari da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide