Bazterketaren kontrako kanpaldia egingo dute Plaza Berrian

Erredakzioa 2019ko mai. 9a, 10:14
Gasteizen gero eta jende gehiago kale gorrian bizi dela salatuko dute. ALEA

Gasteizen kale gorrian bizi diren lagunen kopuruak gora egin duela salatuko dute ostiraletik larunbatera.

Maiatzaren 10ean, ostiralean, hogei bat elkartek eta sindikatuk deituta, kanpaldia egingo dute Gasteizko Plaza Berrian, gizarte bazterketaren aurrean Udalari neurri eraginkorragoak exijitzeko. Besteak beste, Plataforma de Derechos Sociales, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, Salhaketa, Kaleratzeak STOP eta Wayra elkartea batu dira protestara, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuekin batera.

Gizarte zerbitzuetara bideratutako baliabideak eskasak direla eta, azken hilabeteetan, Gasteizen, kalean bizi diren pertsonak gero eta gehiago direla salatu dute deitzaileek, eta arazo horren aurrean Udalak erakutsi duen "geldotasuna" salatu nahi dute.

Kanpaldia 20:30ean hasiko da, eta ordu erdi beranduago batzar informatibo irekia egingo dute. 22:00etan, afari herrikoi autogestionatua egingo dute. Hurrengo egunean, maiatzaren 11n, prentsaurrekoa eta adierazpenaren irakurketa eta banaketa egingo dituzte. Salaketa kanpaina hasi besterik ez dela egin nabarmendu dute, eta etxebizitza eskubide bat dela aldarrikatzen jarraituko dutela ohartarazi dute, eta ez "espekulatzaileen negozio bat".

Erlazionatuak

Inor ez etxerik gabe, eta etxerik ez inor gabe

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataforma 2019 mai 05 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide