Inor ez etxerik gabe, eta etxerik ez inor gabe

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataforma 2019ko mai. 5a, 08:00

Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak deituta, etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako manifestuarekin bat egin dute hainbat eragilek:

Manifestu hau sinatzen dugun mugimendu sozial eta eragileok, Arabako jendarteari eta bereziki gasteiztarrei helarazi nahi diegu etxegabeen arazoarekin dugun kezka. Gure lurraldean, kalean lo egitera behartuta dauden pertsona asko daude, etxebizitzarik ez dutelako edo lo egiteko eta bizitza duina aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den babeslekurik ez dutelako. Pertsona hauek, Gasteizen errotuak direnak, Estatutik eta munduko puntu desberdinetatik etorri direnak, zein zaurgarritasunean eta gizarte-bazterkerian bizi direnak, ez dira jasotzen ari behar duten arreta zerbitzu sozialen aldetik.

Zoritxarrez, jarraitzen dugu ikusten nola espekulatzaile, putre fondo, banku edo instituzio publikoek tratatzen duten etxebizitza negozio bat balitz bezala eta etxebizitza eskubidea denontzako eskubidea izan ez dadin aktiboki kolaboratzen dute. Bere burua garatutzat hartzen duen jendartean bizi gara eta aberastasun maila oso altua den bitartean, etengabean handitzen ari den gizartedesberdinkeriaren aurrean beste alde batera begiratzen du. Gu ez gaude prest egoera hau bere horretan uztera.

Etxebizitzaren garestitzea eta espekulazio mota guztiak salatzen ditugu, bereziki, alokairuko etxebizitzari dagozkionak; neurrigabeko prezioak eta gehiegizkoak zein diskriminatzaileak diren klausulak. Gainera, hau guztia gertatzen den bitartean, Gasteizen, 10.000 etxebizitza hutsik daudela salatzen dugu, horietakoak, 500 gutxienez Udaletxekoak dira eta ez dakigu zenbat daude Elizaren eskuetan.

Zehazki, eta 2016an Gasteizko Udalak argitaratuko etxebizitzari buruzko txosten batean irakurtzen den bezala, jabeen %2,9 2 etxebizitza baino gehiago eta 5 baino gutxiago dituzte, hirian dauden %8.1, eta jabeen %0,2 etxebizitza parkearen %7 jabetzen dutela azpimarratzen du.  53 jabe 10 etxe baino gehiago eta 50 baino gutxiago dute, 11 pertsona fisiko edo juridikoak 50 eta 100 etxebizitza kopuruaren artean jabetzen dituzte eta 7 jabe 100 etxebizitza baino gehiago dute.

Txosten berak esaten den bezala, pertsona juridikoen artean, Sozietate Anonimoak (haien artean, batzuk publikoak), 4.329 etxebizitza dute, Sozietate Mugatuak, 2.418 eta gainerakoak, Administrazio eta organismo publiko eta erlijio kongregazioen artean banatzen dira, besteak beste.

Era berean, baliabide gutxiko eta premia egoeran dauden pertsonen etxegabetze kasuen igoerak kezkatzen gaitu, baita okupatuta dauden etxetatik irtenarazteak ere. Halaber, kezkagarria da gure instituzioen inplikazio falta alokairuko etxebizitzen parke publikoan, alokairu sozialek prezio eskuragarriak izan beharko lukete eta hauek eskuratzeko egun existitzen diren oztopoak desagertu beharko lirateke.

Ezin ditugu ahaztu etxebizitza edo logela baten bila dabilen jendeak topatzen dituen zailtasunak, bereziki arrazagatik edo jatorriagatik edo adingabeak kargura izateagatik. Alderdi politiko batzuk prestazio sozialen inguruan behin eta berriz bultzatzen dituzten ezjakintasun eta aurreiritziek elikatzen dute kolektibo hauenganako arbuioa etxebizitzetako alokatzaileen artean. Egoera honetaz baliatuz, egiten diren iruzurrei ere erreparatu behar diegu (bizigarritasunik ez duten logelen alokairua, errolden alokairua, eta abar).

Honen guztiaren ondorioz, gizarte larrialdietarako zerbitzuak, aterpetxeak eta abegi-etxeak erabat gainezka daude eta udal eta foru gobernuek ez dute ezertxo ere egin azken urteetan hau konpontzeko. Gizarte zerbitzuak, gainera, ez daude pentsatuta eta prestatuta zaurgarritasunean dauden emakumeak arreta egoki bat emateko, eta bere egoera ekonomiko latzari, eraso eta jazarpenak jasotzera behartzen dituzte. Badaude beste egoera oso larriak, gaur, atzerritar adingabeak 18 urte betetzen dituztenean kalera bota dituen arreta lotsagarria edo espetxeetatik ateratzen diren pertsonentzako gizarte zerbitzu falta gizarteratze prozesuan laguntzeko.

Gizartetik baztertuak izateko arriskua duten pertsona guztientzako abegi eta arreta bermatu ahal izateko, premiazkoa da gizarte-baliabide nahikorik ezartzea, bereziki adingabekoak kargura dituzten familien kasuetan ematen ari den gabezia konpontzeari begira.

Manifestu hau sinatzen dugunok, egoera honekin bukatzeko presazko neurriak eskatzen ditugu, uste dugulako ETXEBIZITZA EZ DELA LUXUA, ESKUBIDEA BAIZIK.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago