2019/05/08 19:00

AURKEZPENA

[AURKEZPENA] ipuina.eus ekimena

[AURKEZPENA] ipuina.eus ekimena
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Euskal literaturaren zati garrantzitsua da ipuina, baina ez dago mereziko lukeen bezain hedatua irakurleen artean.

ipuina.eus webgunean edertasun horren izpi batzuk eskaini nahi izan dituzte sustatzaileek, apurka bada ere ikuspegi orokor eta osatu samar bat hartu ahal izan dadin gure genero bihurri honetaz, eta Oihaneder Euskararen Etxera hurbilduko dira ekimen horren berri ematera Koldo Izagirre idazlea eta SUSA argitaletxeko kide Mikel Elorza.

Ipuin kontaketa ere izango da, eta horretarako Ane Gebara ipuin kontalari arabarra edukiko dute taulakide.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago