Gora neskak!

Ibon Gorrisi 2019ko api. 1a, 12:02
Emozioz beteriko norgehiagoka izan da Alaves Gloriosas eta Athleticen artekoa. / ALAVES

Binako berdinketarekin bukatu da Alaves Gloriosas eta Athleticen arteko lehia. Lehen zatian etxekoak nagusitu dira, baina bigarrenean gauzak aldatu dira.

Zoragarria izan da igande honetan Mendizorrotzean bizi izandakoa. 8.000 ikusletik gora bildu gara Alaves Gloriosas eta Athletic emakumezkoen arteko norgehiagoka ikusteko. Giro paregabea, oilo ipurdia jartzen duen horietakoa.

Partida bizi-bizia izan da. Lehen zatian etxekoak nagusitu dira eta horren ondorioz atsedenaldira bi eta hutsezko emaitzarekin joan dira. Bigarren zatian gauzak erabat aldatu dira. Zuri-gorriek lerroak aurreratu dituzte eta horren ondorioz golak etorri dira. Binako berdinketarekin partida erabat erotu da eta bi taldeek aukerak izan dituzte garaipena lortzeko. Aukera garbiena Alavesek izan du azken minutuetan, izan ere, bi aldiz jarraian baloia langara bidali dute.

Emozioz beteriko norgehiagoka izan da. Gainera bukaera zoragarria izan da, bi taldeek garaipena nahi zutelako. Bi taldeetako jokalariak nekatuta zeuden eta horren ondorioz lerroen arteko zuloak gero eta handiagoak ziren. Horrexegatik, partidaren azken txanpan gol aukera asko izan dira. Ea hurrengoan Mendizorrotza betetzen dugun!

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide