Tabernetan kontzertuak antolatzeko muga kendu du Gasteizko Udalak

Erredakzioa 2019ko mar. 15a, 12:16

Arteak Ireki plataformaren elkarretaratzea. ALEA

Musika eta antzerki-ikuskizunak aldez aurretik jakinarazi beharko zaizkio Udalari.

Hainbat baldintza betez gero, kontzertuak eta bestelako ikuskizunak egiten jarraitu ahalko dute Gasteizko tabernetan, Udalak bertan behera utzi baitu otsailean Eusko Jaurlaritzak onartu zuen muga orokorra. Hala ere, musika eta antzerki-ikuskizunak aldez aurretik jakinarazi beharko zaizkio Udalari, eta udal araudian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte tabernek, hala nola, lokalaren edukiera, ordutegia eta zarataren ingurukoa.

Gorka Urtaran alkatearen esanetan, Udalak egin duen interpretazioarekin, Eusko Jaurlaritzaren erregulazioaren asmoa betetzen da, eta, aldi berean, ez da kalterik eragiten "hiriko bizitza kulturalean eta sozialean". Halaber, alkatearen esanetan, hiriko bizilagunek atsedenerako duten eskubidea bermatuko da. 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago