Langileen memoriak beteko ditu gaur Gasteizko kaleak

Erredakzioa 2019ko mar. 3a, 06:00

Letra eta irudiekin bildu du Errekaleor Bizirik!-ek Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskia.

Martxoaren 3a da gaur. Espainiako Poliziak Gasteizen hil zituen bost langileen borroka gogora ekartzeko eguna, eta aldi berean, frankismoaren inpunitatea salatzeko data. ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek omenaldia eta manifestazioa deitu dute arratsaldean. Martxoak 3ko plazatik abiatuko da manifestazioa, 18:00etan, eta aldez aurretik, 17:30ean, ohiko lore eskaintza egingo dute

Errekaleor Bizirik-ek 1976. urtean hildako langileak oroitzeko bideo bat egin du, duela 43 urteko irudiak erabiliz.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago