Burdinaren ekoizpenean egindako lehen urratsetatik, hiria harresitu zen artekoa. Ibilbide hori biltzen duen istorioa jaso du Santa Maria Katedrala Fundazioak, bideo batean.
Hiru dimentsiotako berreraikipenak baliatu dituzte bideoa egiteko, eta irudiotan aktoreen irudiak txertatu dituzte, errealismo handiko ekoizpen batean. IX. eta XII. mendeen arteko ibilbide hori kontatzeko arkeologiak azken urteotan hiriari buruz bildu dituen irakaspenak erabili dituzte.
Bideoa ikusgai dago Santa Maria Katedralaren Fundazioaren atarian.