Ametsari eutsi ezinda

Erredakzioa 2019ko ots. 28a, 21:28

Partida hasiera bikaina jokatu arren, Araskik ezin izan dio erritmoari eutsi eta 66-60 galdu du Cadi La Seu faboritoaren kontra.

Kirolean, etxeko zalegoaren aurrean jokatzeak beti eman ohi du bizitasun puntu gehigarri bat eta Araskik horri mesede atera nahi izan dio Cadi La Seuren kontrako final laurdenean.

Lehen minutuetan behintzat, kantxa faktoreari etekina ateratzen asmatu dute eta zenbait minututan talde katalana mendean hartzea lortu dute.

Tamalez, katalanak faborito ziren kanporaketan eta horren zergatia bigarren zatian erakutsi dute. Gasteiztarren hasiera bikainari erantzuna ematen asmatu dute, markagailua irauli eta azken minutuetan aurretik izanda jokatzea lortu dute.

Urduritasunak nagusi izan dira azken minutuetan, eta tamalez Koparen ametsari jarraipenik eman ezinda geratu dira Araskizaleak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide