Talka gune feministaren hustea salatzeko elkarretaratzea egin dute

Erredakzioa 2019ko otsailaren 21a

Talka espazio feminista parean egin dute kontzentrazioa. / E. Anda

Dozenaka lagun elkartu dira Alde Zaharreko Alava Velasco jauregiaren aurrean.

Iazko abenduaren 18an okupatu zuen emakume talde batek Gasteizko Alava Velasco jauregia, eta gaur goizean hustu du Udaltzaingoak gune feminista. Hainbat lagun identifikatu eta bi lagun atxilotu dituzte, kanpoan babesa ematera joan diren lagunek protesta egin bitartean.

Arratsaldeko elkarretaratzean hustea salatu dute, eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte. Dozenaka lagun elkartu dira "Desalojoen aurrean autodefentsa feminista" goiburu zuen pankartaren atzean. 

 

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago