Talka espazio feminista hustu dute udaltzainek

Erredakzioa 2019ko ots. 21a, 13:09

Gaur goizean bertaratu dira udaltzainak Talka espaziora. / ALEA

Talkako kideek salatu dute epailearen agindurik gabe sartu direla eraikinera. Elkarretaratzea deitu dute 20:00etan gune okupatuan. Gaztetxean, berriz, asanblada egingo dute 18:30ean.

Gasteizko Talka espazio feministan sartu da Udaltzaingoa gaur goizean. Ertzaintza ere azaldu da Alava Velasco jauregiaren inguruetara, eta eraikinaren aurrean bildu diren emakumeei oldartu zaie. Hainbat pertsona identifikatu eta bi lagun atxilotu dituzte.

Adierazpena egin ostean, bilera deitu dute Talkako kideek. Gaztetxean, asanblada egingo dute 18:30ean eta 20:00etan, berriz, elkarretaratzea deitu dute Talka gune feminista okupatuan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago