Bilera dute Lakuan Lanbide Heziketako irakasle teknikoek

Erredakzioa 2019ko urt. 21a, 10:06
Lanbide Heziketako irakasleak itxialdia egiten ari dira. HALA BEDI

Hezkuntza sailak aterabide bat emateko konpromisoa luzatu die.

Mendizabala institutuan urtarrilaren 9tik itxialdia egiten ari diren Lanbide Heziketako irakasle teknikoek bilera dute urtarrilaren 28an Lakuan, Hezkuntza saileko zuzendaritzarekin. Horretan espero dute Hezkuntza sailak bizi duten egoerari "irtenbide duina" emango dion proposamena luzatzea. Bitartean, itxialdia mantentzen dute.

Iragan urtarrilaren 11n izan zuten lehenbiziko bilera Hezkuntza sailarekin, eta jarrera ona antzeman zuten. "Hemezortzi hilabeteko isiltasun luze baten ostean, urtarrilaren 11n bilera bat izan genuen Hezkuntza saileko zuzendaritzarekin, eta hiru herrialdeetan lan egiten dugun irakasle teknikoek balorazio positiboa egiten dugu bilera horretaz. Argi dugu ere bilera hau Mendizabala institutuan burutzen ari garen itxialdiagatik deitua izan dela".

Lehen batzar horretan Hezkuntza sailak hamabost eguneko epean irakasleen arazoari aterabide egoki bat emateko konpromisoa hartu zuen. Hortaz, gaurko bilkuran Lanbide Heziketan lan egiten duten irakasle teknikoen lan baldintzak eta aukerak hobetzeko bidea adostea espero dute langileek. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide