Kontzentrazioa deitu dute Tuvisako autobusean jazotako eraso arrazista salatzeko

Erredakzioa 2019ko urtarrilaren 14a

Tuvisako autobus batean jazo zen erasoa. ALEA

Arrazakeriaren aurkako Gasteizko Plataformak deia egin du asteazkenean, 19:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan biltzeko.

Kontzentrazioa deitu du Arrazakeriaren Aurkako Gasteizko Plataformak (Mujeres migradas, Plataforma Antirracista, Amalur, Sareak josten, Gasteizko Mugimendu Feminista, Lumagorri, Talka, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Batera) iragan astean Tuvisako 7. linean jazotako eraso arrazista salatzeko. Mobilizazioa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. 

Sare sozialen bitartez zabaldu duten deialdian jasotzen denez "buseko erasoa jaso zuen laguna babesteko" asmoa du mobilizazioak. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago